jueves, 30 de octubre de 2008

INTERNETEKO TOKIEN TOP 7-a

Interneteko Top-7

Jarraian, Interneten aurkitu daitezkeen zenbait webgune garrantzitsu eta interesante deskribatuko ditut.Aurrerapen giza, eta kontuan hartuta kazetaritzan gaudela, neura webguneak informazioaren ingurukoak izango dira, hau da, nazioarteko eta nazio barruko mailako informazioa( idatzia, irudiak, bideoak….nola Portu, non Portu eta kalitate onekoak izatea).

WWW.ABASTODE NOTICIAS.COM: Albiste bilatzailea.Gazteleraz, albisteak eta berriak aukeratzeko hoberenetarikoa. Gehien bat latinoamerikako albisteak, baina orokorrean, mundu osoko albisteak jorratzen ditu webgune honek.Kazetari on baten lanean funtsezkoa, gazteleraz aurki daitekeen orrialderik funtsezkoena, gaur egunari buruzko informazio nahiko objetibo eta fidagarria izateko.

WWW.ONLINENEWSPAPER.COM:Kazetari batentzat, ingeleraz dagoen orrialde garrantzitsuena duda barik.Mundu osoko egunkariak modu azkar eta garbi batean ikuskatzeko webgune zabala.Hau da, orrialde honetatik, ia mundu osoan argitaratzen diren egunkari guztien webgune ofizialera segundo batzuetan ailega gaitezke, eta han informazio lokalago bat bilatu.Sekulako asmakizuna, eta nazioartean lan egiten duen kazetariarentzat ia funtsezkoa haren ordenagailuan.Beharrezkoa da ingeleraz jakitea, baina hori kontuan hartuta, oso webgune konplexua eta ordenatua dugu

WWW.AGENDADELACOMUNICACION.COM:beste ezinbesteko orrialdea.Kasu honetan, agentzia informatiboak bilatzeko(reuters, Efe,….). Gaztelerazko orrialdea ere bai., agentzien bilatzaile honek aukera paregabeak ematen dizkigu bai albisteak parekatzeko(haren objetibitatea kalibratzeko) eta baita albiste berrien informazio garatuena izateko, segunduro.

WWW.NEWSINPICTURES.COM:Besteen lerro berean, baina kasu honetan materiala ez da idatzia, audiobisuala baizik.Orrialde honetan, albiste eta gaiei buruzko bideoak, audioak eta orokorrean, guztiari buruzko soporte audiobisuala aurkitu ahal izango dugu.Aurrekoak bezala, ezinbestekoa material idatzi on bat konplimentatzeko, hau da, oinarrizko material bat konplimentatzeko egokia, baina inoiz ez soilik erabiltzeko.

WWW.ENGLISH.ALJAZEERA.NET:Pagina hau ez da besteen antzekoa, eta ez du lotura sakonik aurretik aipatutakoekin, baina ene ustean edozein kazetariren, haren nortasuna eta ideologia edozein delarik, egon beharko litzateke..Mundu arabea ulertzeko eta hari buruzko informazio objetiboa lortzeko ezinbesteko orrialdea, eta bertsio ofiziala soilik ez izateko.Informazio plurala nahi duen edonorentzat….orrialde hau ezinbestekoa da.Arabieraz badago, baina ingeleraz ulertzeko moduan daukagu geuk,

WWW.WORLDPHOTOS.COM:: argazkiak, edozein motakoak, edozein eskalatan.,….mundu mailan siuraski ez dugu webgune honetako argazkiak baina irudi hobeagorik aurkituko.web osoan.Agentziengatik erabilia, world photos sekulako inpaktu audiobisuala izan du azken urteotan, mundu mailan erreferentzia izatera ailegatu harte.




WWW.NYTIMES.COM:Munduko egunkaririk ospetsuenaren webgunea.Mundu mailan, egunkarien artean, inork ez du maila hau lortzen.New York Times-en daukan eragina, sakontasuna, informazio iturri zabalak, eta orokorrean, kalitate altuko informazioa dugu eskuragai bertan.Erreferentzia eta oinarri gisa oso baliagarria izan daiteke, hori bai, betiere “amerikanismoaren” filtroa pasatzen badiogu.

No hay comentarios: