jueves, 30 de octubre de 2008

TOKIAN TOKIKO ALDIZKARIEN INFORMAZIOA

“Ecos de Ugao” aldizkaria

“Ecos de Ugao” aldizkaria hilabetean behin Ugaoko odol-emaileen elkarteak argitaratzen duen aldizkari laburra da, 25 orri ingurukoa, eta orokorrean, hilabete horretan geure herrian, Ugao-Miraballesen, gertatu diren albiste garrantzitsuenak komentatzera dedikatzen dira.

Haien eskaintzaren barnean, Ugaon ematen ari diren aldaketak, obrak..aipatzen dituzte, eta baita udaletxeak burutzen ari dituen eginkizunak ere aipatzen dituzte, bai maila lokalean zein udaletxeko arteko mailan Bestalde, Ugaoko pertsonai ezagun bat aipatzen dute hilabetero, eta berari buruzko erreportaje zabala argitaratzen dute, protagonista beraren hitzekin eta baita ingurukoek pertsonaiari buruzko iritzia emanez.

Egunkariaren bigarren zatian, defunzioak , ezkontzak eta baita kirolak sartzen dituzte.Kirolen atalean, Futbolari eta arrantzari so egiten diote gehien, horiek bai dira Ugaoko kirol nagusiak, bai jarraipenean baita praktikatzeko orduan ere.

Ugaoko Odol emaileen elkartea argitaratzen duen doako aldizkaria izanik, ia orri guztietan ikus dezakegu “dar sangre es dar vida” eta horrelako leloak, logikoki kliente berriak lortzeko odol emaileak egiteko.

Orokorrean, aldizkari kontserbadorea da, udaletxea beti laudorioz betetzen duena, eta inoiz kritika finena ere ez duena egiten.Enfoke zaharkitu eta erreakzionarioa dauka, gehien bat nagusientzat enfokatuta dagoen egunkaria delako.eta haren erredaktore gehienak ideologia dutelako.

Honekin lotuta, Ugaoko zenbait gazte kritikok orain dela gutxi aldizkari antzekoa argitaratu zuten, “Ecos de ugao” kritikatuz, bai enfokean eta baita eskaintzan ere, baina beti tono ironikoa erabiliz, eta udaletxea modu finean kritikatuz.Egunkari honi “SuEcos de Ugao” edota “ChEcos de Ugao” deitu zitzaion.

Mikel Pastor

No hay comentarios: